NOS UNIMOS-UNISSONS NOUS Clementine Baza Bolak sortu eta sustatutako elkartea da, Kongon jaioa eta Balmasedarra adopzioz, boluntariotzan eta nazioarteko lankidetzan esperientzia duena eta Afrikako herrialdeetan proiektuen gauzapenean parte hartu duena. Elkarte hau mundua aldatzeko asmo tinkoarekin sortzen da, eta uste dugu denon lanarekin hori posible dela. Balmasedan sortua, bere borrokaren hiru ardatz funtsezkoak hauek dira:
- POBREZIA DESAGERRARAZTEA: uste dugu pobrezia herri garatuetan ere dagoeneko badagoela. Horregatik, pobrezia desagerrarazteko borrokatuko gara, bai Euskadin eta bai garatu gabeko herrialdeetan, gizarte eraldakuntzako eta eragin politikoko ekintzak bultzatuz, bai eta nazioarteko garapen proiektuak ere, batez ere Afrikako herrialdeei lehentasuna emanez.
- FAMILIAREN BATASUNAREN ALDE: familien banantze azkarren kontra egiten dugu lan, familiako kide ezberdinen arteko elkarrizketa sustatuz eta familia unitatea zatitu ez dadin lan eginez, hori beti baita txikienen kaltetan.Garatzen ari diren herrialdeetan gero eta gehiago hazten ari den gertakaria da, baina gainerako herrialdeetan ere bai. Hau nahaste bat da ez soilik familia horietako umeentzat, baizik eta bananduta dauden bi pertsonentzat ere, bizimodu hobea lortzeko gau eta egun borrokatzen ari direnak. Era guztietara saiatuko gara familiak batzeko moduan eragiten, bai eta harremanen iraunkortasunerako gakoak mantentzen ere.
- GIZARTE ETA KULTUR EZBERDINTASUNA DESAGERRARAZTEA: Gure giza eskubideen aitortzan oinarrituz, duintasunetik elkarrenganako errespetura iristea nahi dugu. Guztiok daukagu hezkuntzarako, elikadurarako, gizarte zerbitzuetarako eta kultur forma ezberdinetan parte hartzeko eskubidea, besteak beste. Berdintasuna lortzeko eskubidea daukagu.
Hiru helburu horiek lortzeko, elkarteak ondoko jarduerak garatu nahi ditu:
- ARTEAK: musika eta dantzaren prestakuntzan diharduen zentro irekia. Musika elementu egituratzaile bezala hartu, mundu osoan dagoena, dantza jardunak, munduko musiken kontzertuak, herriz herri Arte erakusketak eta abar antolatzeko.
- ADINEKO KULTUR BALIOAK: gure kulturak salbatu nahi ditugu, munduko kulturak. Kultura bakoitzaren balioak sustatuko ditugu. Gure kulturen alderdi historikoetan sakontzeko kultur jardunak antolatuko ditugu gure helduek beren testigantzak konta diezazkiguten, eta horietan eztabaidak eta kultur trukeak izateko aukera egongo da.
- KULTUREN BAZKARIA: Urtero munduko kulturen bazkari bat edo bi antolatu nahi ditugu. Bazkari irekiak izango dira, parte hartu nahi duten guztientzat. Helburua da bakoitzak bere kulturako jakirik tipikoena prestatzea gainerakoentzat. Laburtuz, aukera paregabea munduko kulturen janari eta elikagai ezberdinak ezagutzeko.
- GURASOEN ETA FAMILIEN BILERAK: familien artean elkartze eta bizikidetzarako guneak sustatu nahi ditugu. Gurasoen bilerak, gizarte eta komunikazio trebetasunei buruzko hitzaldiak, familia bananduen arriskuak eta ondorioak aztertuko ditugu.
Jarduera hauek egiten jarraitu ahal izan dezagun Nos Unimos lagundu nahi duzu? LAGUNDU!