Nor gara

NOS UNIMOS – UNISSONS NOUS

Elkarteak herritar guztiak deitu nahi ditu ezberdintasun soziokulturala, pobrezia eta familiaren banantzea desagerraraztera.

Horretarako, elkartearentzat funtsezkoak diren hiru zutabe horien aurka borrokatzen duten ekintzak garatu nahi ditugu, komunitatearen antolakuntzan eta pertsona guztien arteko elkartasunean oinarrituz.

Gure jarduerak

Jarduera soziokulturalak antolatzen ditugu, esate baterako dantza ikuskizunak, musika modernoaren eta tradizionalaren lehiaketak… Era berean, arte produktuen eta antzekoen erakusketak antolatu nahi ditugu, antzeko helburuak dituzten beste talde batzuekin lankidetza garatzeko.

Misioa

Nos Unimos “mundua aldatzeko” helburu irmoarekin sortu da, eta uste dugu hori lortzea posible dela erakunde hau osatzen duten pertsona guztien ahalegin, lan eta nekaezintasunari esker. Pobreziaren eta ezberdintasun soziokulturalaren aurkako borroka, familia bitartekaritzako lanak ere garatuz, familia unitateetan bizikidetza zailtzen duten barne gatazkak desagerrarazten laguntzeko eta horien eragina txikitzeko, eta familia horietako kideek pairatzen dituzten albo kalteak prebenitzeko, zaurgarrienak direnei, hau da, haurrei lehentasuna emanez.

Ikuspegia

Guk, NOS UNIMOS-en “giza kapitala” osatzen dugun guztion artean elkarturik “sareen sare” bat sortu nahi dugu, beste gizarte erakunde, gizarte mugimendu, GKE eta GGKE, norbanako, boluntario eta bazkideekin harremanetan, indarrak batzeko, gizaki guztien arteko BATASUNA sustatuz, baldintzen eta aukeren berdintasunean, edozein arrazoirengatik ¬¬-etnia, arraza, genero, sinesmen, erlijio nahiz aukera sexuala- egiten den bazterkeria errefusatuz. Mundua “berdinak” diren pertsonen igarobide modura ikusten dugu eta, beraz, gure “betebeharra” berdintasun horretarantz jotzea eta Justizia sozial handiagoaren alde borrokatzea da.

Balioak

  • Elkartasuna, behartsuenak eta zaurgarrienak lagunduz.
  • Gure testuinguruan eta munduan pobrezia desagerraraztea.
  • Kulturartekotasuna –kultura ezberdinen arteko batasuna-, kultur aniztasunarekiko “errespetua” sustatzea.
  • Etorkinen eta gure lurralde testuinguruko bertakoen integrazioa eta laneratzea.
  • Giza Eskubideen defentsa eta babesa sustatzea, “Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala”-k dioenaren arabera.
  • Berdintasuna, genero zuzentasunaren alde dihardugu, sexu eta genero bazterkeriaren aurka, tratu txarren eta genero indarkeriaren prebentzioa eta antzematea lehenetsiz.
  • Lankidetza, gu guztion artean, gizarte mugimendu ezberdinekin eta Garapenerako Lankidetza Proiektuen diseinuan eta gauzapenean, Afrikako kontinentean nagusiki.

Lerro hauekin, elkartearen jardueretan parte hartzera eta laguntzera deitu nahi zaitugu. Zure babesa adierazteko modu ezberdinak LAGUNDU sailean ikus ditzakezu.

Edozein zalantza edo galdera baldin baduzu, Nos Unimos-ekin harremanetan jar zaitezke.